Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Orendain
2009ko uztailak 3, Ostirala

Azken ordukoak

San Sebastian egunean txistularien laguntza

2009-01-20 | 16:18:33

San Sebastian egunean txistularien laguntza

Herritarrak txistularien atzetik joan dira baselizara

"Goizeko izarra" obra jo dute Iņaki Letamendia eta Juanjo Agirre txistulariek kalejiran. Mezaren ondoren, hamaiketakoa egin dute udaletxean. Arratsaldean Leaburun gogoratuko dute eguna.

Ez du erantzunik

2009-01-19 | 13:21:42

Getariako San Anton zaldi lasterketa Iņaki Garmendiak irabazi du

"Katz" zaldiarekin egin zuen proba

Guztira 21 parte-hartzaile izan ziren: bigarren Xanti Telleria izan zen eta Isabel Landa hirugarren. Tolosako, Zizurkilgo eta Orendaingo parte-hartzaileak izan ziren proban.

Ez du erantzunik

2008-06-30 | 13:14:55

Urkirentzat izan da Gipuzkoako Txapela

Zaldibian izan zen atzo txapelketa eta erabateko nagusitasuna erakutsi zuen Ormaetxeak

bigarren postuan Andoni Goikoetxea gazteluarra geratu zen. Arteaga hirugarren, eta Aranalde izan zen laugarren.

Ez du erantzunik

2008-03-01 | 13:36:07

Igandean (bihar) Jasokundeko Amaren eliza inauguratuko dute

Donostiako gotzaia, Juan Mari Uriarte bertan izango da

Berritzen ibili ondoren bukatu dituzte obrak eta 12:30ean, bihar meza ospatuko dute. Mezaren ondoren Eltxoa elkartean hamaiketakoa izango da.

Ez du erantzunik

Lapurreta egin dute Orendaingo ostatuan

2007-12-13 | 11:59:22

Lapurreta egin dute Orendaingo ostatuan

Bart gauean izan da eta burnizko barroteak moztuz sartu dira barrura

Dirua eta tabakoa eraman dute. Atea ere bortxatzen saiatu dira, baina duela urtebete egindako lapurretaren ondorioz, bertan lan egiten dutenek atea aldatu zuten eta hobea jarri zuten.

Ez du erantzunik

2006-06-09 | 15:57:04

Gipuzkoako Sega Txapelketako finalerdi bat egingo da igandean

eskualdeko hiru ariko dira bertan

Igandean arratsaldean burutuko da finalerdi bat, Amasako Andoni Zuriarrain, Gazteluko Joxe Gabirondo eta Andoni Goikoetxea ariko dira. Ordu erdiz moztu beharko dute belarra, eta gehien mozten duten lehenengo biak pasako dira Oiartzunen egingo den finalera, hilaren 25ean.

Ez du erantzunik

Txistularien kalejiraren ondoren meza egin dute San Sebastian baselizan

2005-01-20 | 13:28:54

Txistularien kalejiraren ondoren meza egin dute San Sebastian baselizan

Eguraldi kaxkarrak jende gutxi bildu du kalejiran, baina baseliza bete egin zen

San Sebastian eguna izaki, gaur goizean meza egin dute izen bereko baselizan goizeko 11:00etan. Aurretik, txistulariek kalejira egin dute. Eguraldiak ez du lagundu eta txistulariekin lagun talde txiki bat animatu da kalejiran euritakoak eskuan zituztela. San Sebastian baseliza, ordea, bete egin da meza entzuteko.

Ez du erantzunik

Abaltzisketako eta Amezketako hiru haur, Haur-Eskolan

2004-09-24 | 13:55:53

Abaltzisketako eta Amezketako hiru haur, Haur-Eskolan

Orain dela bi aste hasi zuten ikasturte berria Orendaingo Haur-Eskolan; aurten, hamar, hamaika eta hamabi hilabeteko hiru haur daude bertan. Abaltzisketakoak dira horietako bi eta amezketarrak, bestea.

Ez du erantzunik

Bideoa

 

Behe Bidasoako Hitzaren aurkezpen bideoa

Behe Bidasoako Hitza

Agenda

Ikastaroak

Soldadura, mekanizatua eta ostalaritza
TOLOSA, Peņascal fundazioa (Usabal) - 2009-06-23

Erakusketak

Kultur tailerretako ikasleen erakusketa
TOLOSA, Aranburu Jauregia - 2009-06-19

Ekitaldi guztiak ikusi »

Bat-batean

Datua

XX

Aurten XX. Joxean Tolosa pilota Txapelketa jokatuko da udan zehar Amezketako pilotalekuan.

Irudia

Voith-Gorostidiko babes ofizialeko etxebizitzen zozketa egin dute

Voith-Gorostidiko babes ofizialeko etxebizitzen zozketa egin dute

Tolosako Udalak Voith-Gorostidi eremuko babes ofizialeko etxebizitzen zozketa egin du. 572 eskatzaile izan dira (loteria-ontzian 727 bolatxo zeuden) eta 79 etxebizitza zozketatu dira.

Eztabaidak

Tolosa

Eitb-k eguraldi mapa aldatu du: mapa nagusian Euskal Herriko herrialdeez gain Espainiako Errioxa eta Kantabriaren berri emango dute. Zer iritzi duzu?

Jasotako azken mezua:

2009-07-01

Ez diot zentzurik bilatzen Kantabria eta Errioxa Euskal Telebistan emateari? Zer dute horiek euskald...(+)

Inkestak

Tolosa

Uda garaiko beherapenak: krisi garaian gehiago aprobetxatuko dituzu edo gutxiago?

Gehiago    Gutxiago   

 

Jasotako azken mezua:

Ni ez naiz beherapenen zain egoten eta erosketetara joateko. Egunen batean, bueltatxoren bat egingo ...(+)

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.