Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Orendain
2008ko abuztuak 20, Asteazkena

Azken ordukoak

2008-06-30 | 13:14:55

Urkirentzat izan da Gipuzkoako Txapela

Zaldibian izan zen atzo txapelketa eta erabateko nagusitasuna erakutsi zuen Ormaetxeak

bigarren postuan Andoni Goikoetxea gazteluarra geratu zen. Arteaga hirugarren, eta Aranalde izan zen laugarren.

Ez du erantzunik

2008-03-01 | 13:36:07

Igandean (bihar) Jasokundeko Amaren eliza inauguratuko dute

Donostiako gotzaia, Juan Mari Uriarte bertan izango da

Berritzen ibili ondoren bukatu dituzte obrak eta 12:30ean, bihar meza ospatuko dute. Mezaren ondoren Eltxoa elkartean hamaiketakoa izango da.

Ez du erantzunik

Lapurreta egin dute Orendaingo ostatuan

2007-12-13 | 11:59:22

Lapurreta egin dute Orendaingo ostatuan

Bart gauean izan da eta burnizko barroteak moztuz sartu dira barrura

Dirua eta tabakoa eraman dute. Atea ere bortxatzen saiatu dira, baina duela urtebete egindako lapurretaren ondorioz, bertan lan egiten dutenek atea aldatu zuten eta hobea jarri zuten.

Ez du erantzunik

2006-06-09 | 15:57:04

Gipuzkoako Sega Txapelketako finalerdi bat egingo da igandean

eskualdeko hiru ariko dira bertan

Igandean arratsaldean burutuko da finalerdi bat, Amasako Andoni Zuriarrain, Gazteluko Joxe Gabirondo eta Andoni Goikoetxea ariko dira. Ordu erdiz moztu beharko dute belarra, eta gehien mozten duten lehenengo biak pasako dira Oiartzunen egingo den finalera, hilaren 25ean.

Ez du erantzunik

Txistularien kalejiraren ondoren meza egin dute San Sebastian baselizan

2005-01-20 | 13:28:54

Txistularien kalejiraren ondoren meza egin dute San Sebastian baselizan

Eguraldi kaxkarrak jende gutxi bildu du kalejiran, baina baseliza bete egin zen

San Sebastian eguna izaki, gaur goizean meza egin dute izen bereko baselizan goizeko 11:00etan. Aurretik, txistulariek kalejira egin dute. Eguraldiak ez du lagundu eta txistulariekin lagun talde txiki bat animatu da kalejiran euritakoak eskuan zituztela. San Sebastian baseliza, ordea, bete egin da meza entzuteko.

Ez du erantzunik

Abaltzisketako eta Amezketako hiru haur, Haur-Eskolan

2004-09-24 | 13:55:53

Abaltzisketako eta Amezketako hiru haur, Haur-Eskolan

Orain dela bi aste hasi zuten ikasturte berria Orendaingo Haur-Eskolan; aurten, hamar, hamaika eta hamabi hilabeteko hiru haur daude bertan. Abaltzisketakoak dira horietako bi eta amezketarrak, bestea.

Ez du erantzunik

Ormaetxeak egindako apustuaren proposamena onartu du Mitxelenak

2004-09-17 | 13:57:57

Ormaetxeak egindako apustuaren proposamena onartu du Mitxelenak

Urriaren 11an bilduko dira berriz Cantabrico tabernan apustuaren baldintzak zehazteko

Tolosako Cantabrico tabernan bildu ziren atzo Jesus Mari Ormaetxea, 'Urki', eta Mitxelena segalariak orendaindarrak egindako apustuaren proposamena tarteko. Ormaetxeak ordu eta erdiko saioa egitea proposatu zion Gipuzkoako eta Euskal Herriko txapeldun denari. Saioa uztailean egingo litzateke Garate zelaian (Andoain). Dirua tarteko, nork kilo gehiago moztu; hori da 'Urki'ren proposamena. Mitxelenak onartu du apustua "nahiz eta bi apustu galdu ondoren apusturako gogo handiegirik ez izan". Urriaren 11an bilduko dira berriro, bertan, Mitxelenak bere proposamena luzatuko dio orendaindarrari eta bertan apustuaren nondik norakoak adostuko dituzte.

Ez du erantzunik

2004-07-27 | 13:38:51

Abuztuan itxita egongo da KZgunea

Irailean tutore baten bisita izango da hamabost egunero

Oreindago Kzgunean ezarritako helburuak "oso emaitza onekin" bete direla azaldu dute arduradunek; gauzak horrela, abuztutik aurrera, errekurtso murrizketa emango da. Kzgunearen ordutegia 10:00etatik 12:00etara izango da eta edozein herritar joan daiteke nabegazio zerbitzua erabiltzera. Horretarako giltza udaletxean eskatu beharko dute. Irailean, gianera, tutoren baten bisita izango da hamabost egunero; tutorea 09:00etatik 13:00etara egongo da. Abuztuan itxita egongo da Kzgunea.

Ez du erantzunik

Agenda

Ikastaroak

Patinai ikastaroa
ELDUAIN, Elduainen - 2008-07-08

Deialdiak

Argazki lehiaketa
ELDUAIN, Internet - 2008-07-01

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.