
2004-09-24 | 13:55:53
HEZKUNTZA
Abaltzisketako eta Amezketako hiru haur, Haur-Eskolan
Orain dela bi aste hasi zuten ikasturte berria Orendaingo Haur-Eskolan; aurten, hamar, hamaika eta hamabi hilabeteko hiru haur daude bertan. Abaltzisketakoak dira horietako bi eta amezketarrak, bestea.
Miren Egunez abaltzisketarraren ardurapean egoten dira Haur-Eskolan dauden hiru haurrak; hamar, hamaika eta hamabi hilabete dituzte eta astelehenetik ostiralera 07:30etik 14:30era bitarteko ordutegian izaten dira Haur-Eskolan. Abaltzisketakoak dira horietako bi eta amezketarrak, bestea. Jolasteaz gain, lo eta jan ere bertan egiten dute haurrek; haurrek behar dutenerako prestatuta dago udaletxeko gelan dagoen Haur-Eskola.
Miren Egunez irakaslea, Haur-Eskolako haurrekin.
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.