Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Orendain
2008ko abuztuak 20, Asteazkena

2005-01-20 | 13:28:54

SAN SEBASTIAN EGUNA

Txistularien kalejiraren ondoren meza egin dute San Sebastian baselizan

Eguraldi kaxkarrak jende gutxi bildu du kalejiran, baina baseliza bete egin zen

San Sebastian eguna izaki, gaur goizean meza egin dute izen bereko baselizan goizeko 11:00etan. Aurretik, txistulariek kalejira egin dute. Eguraldiak ez du lagundu eta txistulariekin lagun talde txiki bat animatu da kalejiran euritakoak eskuan zituztela. San Sebastian baseliza, ordea, bete egin da meza entzuteko.

Kalejira eta mezaren ondoren, hamaiketakoa hartu dute herritarrek udaletxean, eguraldi txarrak aterian egitea utzi ez duelako. Gero elkartera abiatu dira bertan egingo den bazkaria prestatzen hasteko.

 

 

Jasotako erantzunak:

Txistularien kalejiraren ondoren meza egin dute San Sebastian baselizan

Txistulariak kalejiran joan dira San Sebastian baselizara.

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.