Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Orendain
2008ko abuztuak 20, Asteazkena

2006-06-09 | 15:57:04

kirola

Gipuzkoako Sega Txapelketako finalerdi bat egingo da igandean

eskualdeko hiru ariko dira bertan

Igandean arratsaldean burutuko da finalerdi bat, Amasako Andoni Zuriarrain, Gazteluko Joxe Gabirondo eta Andoni Goikoetxea ariko dira. Ordu erdiz moztu beharko dute belarra, eta gehien mozten duten lehenengo biak pasako dira Oiartzunen egingo den finalera, hilaren 25ean.

Gipuzkoako Sega Txapelketako finalerdi bat igandean egingo da. Orendainen izango da ‘A’ izena jarri dioten kanporaketa.
Bertan, Amasako Andoni Zuriarrain Iturbe, Gazteluko Joxe Gabirondo Arrate eta Andoni Goikoetxea Gabilondo izango dira. Segalari finak, hortaz, Orendainen.
Igandean, 18:00etatik aurrera hasiko da. Orendaingo Zubeltzu baserriaren ondoan dagoen zelaian egingo dira probak.
Segalariek, 30 minutuz moztu beharko dute belarra, eta kilo gehien mozten duten lehenengo biak, finalera pasako dira.
Segako hurrengo finalerdia Zizurkilen egingo da, hilaren 18an. Horretan ere, beste hiru segalari ariko dira. Izan ere, Mikel Aranalde gazteluarra, Andoni Dorronsoro Ikaztegietakoa eta Asteasuko Mikel Alkorta izango dira belarra mozten, nor baino nor hobeagoa.
Honetatik ere, beste bi segalari pasako dira Oiartzunen burutuko den Txapelketa Finalera. Hilaren 25ean izango da azken proba hau.
Orendainen bigarrenez
Iaz ere, Orendaingo larreetan egin zen probaren bat. Jesus Ormaetxea, ‘Urki’ segalari ospetsuak izan zuen zeresana horretarako. Federazioari ondo iruditu zitzaion, eta bai antolakuntza aldetik, eta bai baldintza teknikoak ere onak zirenez, han posible egitea zela ikusi zuten. Proposamenari orduan, Udalak baiezkoa eman zion. Orendaingo Udalak hartzen ditu bere gain gastuak.
16:30etik aurrera, Orendainera doazen errepideak moztu egingo dituzte, eta aparkatzeko, proba egingo den zelaietik 300 metrora egin ahal izango da. Horretarako, bertan jendea izango da, lan horiek errazteko asmoarekin.

 

 

Jasotako erantzunak:

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.