Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Orendain
2008ko abuztuak 20, Asteazkena

2007-12-13 | 11:59:22

Gizartea

Lapurreta egin dute Orendaingo ostatuan

Bart gauean izan da eta burnizko barroteak moztuz sartu dira barrura

Dirua eta tabakoa eraman dute. Atea ere bortxatzen saiatu dira, baina duela urtebete egindako lapurretaren ondorioz, bertan lan egiten dutenek atea aldatu zuten eta hobea jarri zuten.

Leiho bateko burnizko barrote zahar eta sendo bat moztu dute eta horrela lortu dute ostatura sartzea. Behin barrotea moztuta egurrezko leiho bat ireki behar izan dute, "indar handirik egin behar izan gabe", bertako langileak esan bezala.
Udaletxean dago ostatua, eta goian haurtzaindegia dago: bertara zihoan emakume batek ikusi du barrotea moztuta eta leihoa irekita. Ondorioz, Ertzaintzara deitu du, eta langileei ondoren. "10:30ean irekitzen dugu taberna, eta ordurako Ertzaintzak bazekien. Hemen egon dira haien probak egiten eta aztarnaren bat bilatzen. Esan dutenez, eskularruak jantzita zituzten lapurreta egiteko garaian: hauek badakite lapurretan ibiltzen".
Duela urte bat telebista bat eraman zuten lapurreta egin zutenean, eta galera handiagoa izan zen. Duela 20 bat egun Alegia inguruan ibili ziren lapurretak egiten eta "esperoan geunden, egun batean edo bestean etorriko zirela bagenekien, baina zer egin behar genuen, taberna ez itxi? Ezin da ezer egin".
Tolosako Ertzaintzan jarri dute salaketa. Ostatua Udaletxearena da, eta beraiei dagokie barrotea aldatzea, edo leiho berria jartzea.

 

 

Jasotako erantzunak:

Lapurreta egin dute Orendaingo ostatuan

Leihoko burnia moztuz sartu dira.

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.