
2004-05-19 | 17:59:15
Zahartzaroko gaixotasunei aurre egiteko gomendioak
Zahartzaroko gaixotasunak ezagutu eta horiei aurre egiteko gomendioak luzatu ditu Erretore Etxean Izaskun Arrillaga hizlariak. Kutxako Urrezko Zerbitzuak eskainitako hitzaldia izan zen; zahartzaroan gertatzen diren aldaketak, gaixotasunak antzemateko pausuak, geriatriko gaixotasunen ezaugarriak... izan dituzte entzungai orendaindarrek.
2004-05-05 | 18:44:46
Interesa handia piztu du komunikazioari buruzko hitzaldiak
Adinekoei zuzendua zegoen hitzaldia
'Komunikazioa eta adiskidetasuna: bizimodu osasuntsurako giltzarriak' titulupean hitzaldia izan da arratsaldean Erretore Etxean; ongizate-maila eta bizi-kalitatea hobetzeko hainbat ohitura ezagutaraztea zen hitzaldiaren helburua. Elikadura egokiak, ariketa fisikoak, komunikazioak, burua trebatzeak... dituzten onurak aipatu dituzte. Jakinmin handia sortu du hitzaldiak.
2004-04-17 | 17:44:11
Ipuinak haurren irudimena lantzeko
Pailazoak bezala sudur gorria, beltza... jantzita pertsonaia desberdinak antzeztu ditu Nerea Herrartek Orendainen; haurrak ipuin kontaketa hasi bezain laister murgildu ziren beraiek ere istorietako protagonista bihurtuz. Saioa amaitu ondoren, Abaltzisketako haurrengana jo du Herrartek bertako txikienei ipuinak kontatzera. Galtzaundi Euskara Taldearen ekimena da honakoa.
2004-01-30 | 11:21:50
Julian Bereziartuak hitzaldia eskainiko du
Orendaingo Kultur batzordeak antolatuta Julian Bereziartuaren hitzaldia izango da 17:00etan Udaletxeko Areto Nagusian. Bertan, hainbat gaixotasunen aurrean prebentzioa eta jarraitu beharreko pausoak azalduko ditu Bereziartuak; besteak, beste, artrosia, prostata, gripea... ekiditeko gomendioen berri luzatuko du. Bizitzaren aro bakoitzean elikadura egokia zein denaren inguruan ere arituko da.
2004-01-19 | 12:30:12
'Biarritz Bestelakoa' talde politikoko kideak Orendainen egin zuten urteko batzarra
Orendaingo udaletxean bildu ziren atzo goizean Biarritz Bestelakoa talde politikoko 42 lagun. Bertan, iazko urtean egindako lanaren balorazio egiteaz gain, aurrera begirako erronkak zehaztu ditu taldeak. Batzarrean, besteak beste, Jakes Abeberryk, Biarritzeko alkate ordeak eta gazteria eta kirola saileko zinegotzia den Michel Poueytsek hitz egin zuten. Udalak, hamaiketako eskaini zieten harrera gisa, bileraren ondoren, Ostatu tabernan bazkaldu zuten 'Biarritz Bestelakoa' taldeko kideek.
Irteerak
Salamancara
TOLOSA, - 2008-07-02
Deialdiak
Argazki lehiaketa
ELDUAIN, Internet - 2008-07-01
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.