Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Orendain
2008ko abenduak 2, Asteartea

Irudietan | IV. Hitza Argazki Lehiaketa

Turkian barrena.
Horrelako hainbat irudi bitxi ikusi ahal izan genituen Turkiako errepideetatik barrena. Hala ere nor ote bitxiago bera guretzat edo gu harentzat, jartzen duen aurpegiagatik. Hori da hori garraio modua aprobetxatzea, Euskal Herrian horrela betez gero errepidetako kamioiak, dabiltzanen herenak.

Turkian barrena. Horrelako hainbat irudi bitxi ikusi ahal izan genituen Turkiako errepideetatik barrena. Hala ere nor ote bitxiago bera guretzat edo gu harentzat, jartzen duen aurpegiagatik. Hori da hori garraio modua aprobetxatzea, Euskal Herrian horrela betez gero errepidetako kamioiak, dabiltzanen herenak. Egilea: Nerea Lopetegi (Leaburu)

  • Turkian barrena.
Horrelako hainbat irudi bitxi ikusi ahal izan genituen Turkiako errepideetatik barrena. Hala ere nor ote bitxiago bera guretzat edo gu harentzat, jartzen duen aurpegiagatik. Hori da hori garraio modua aprobetxatzea, Euskal Herrian horrela betez gero errepidetako kamioiak, dabiltzanen herenak.
  • Santa Sofiaren islada (Estambul)
Orain dela 500 urte baino gehigo eraikita, lenengo kristau eliza, gero mezkita musulmana, eta orain museo ederra. Ikusgarria egunez, gauez edo uretako isladan; bere garaian nola egin zen pentsatzeak bakarrik harridura sortzen duelarik.
  • Korsika.
  • Jon Ander eta bere lagun koadrila Bartzelona aldean izan dira.
  • Monte perdido.
Aragoian (Espainia) izan da, Monte Perdidon.
  • Benidormen geundela Espainiako hotelik altuena topatu dugu. Ezetz asmatu zenbat pisu dituen?
  • Maitane Urbizuk Italiako Sardinia irla bisitatu du bere opor egunetan.
  • Ordesa parke naturaleko paraje eder bat ikus daiteke irudian.
  • Andaluzia (Espainia) aldera joan da uda honetan. Zehazki, Bologniako hondartza da.
  • Zarauztik ateratako argazkia bidali du, iluntzeko zeru eder batekin, Getaria ikusten dela. «Abuztuko hirugarren astean iluntzean ateratako argazkia da, Argiñanon terrazatik»
  • Kantabriako Isla herria bisitatu du. «Oso herri polita da Isla eta argazki hau goizean atera nuen»
  • Cadizeko kostaldean ateratakoak. Zoragarriak dira bertako hondartza luzeak, hondar txurikoak eta ur garbiak. Caños de Meca herrian ateratakoak dira, eta argazkian ikusten den faroa, Faro de Trafalgar.
  • Hungarian horren tipikoa den
  • Udara honetan Cadizen egon naiz eta hemen bidaltzen dizkizuet bertako argazki bat, paisai zoragarriak ikusi daitezke dorre batetik eta katedrala ere bai.
  • Abuztuan hondartzarako eguraldirik izan ez dugunez, Orion bixitan ibili gara eta bertako hilerritik argazki polit hau atera genion Orioko hondartzari.
  • Abuztuan Cadiz-era joan gara eta honelako eguzki sarrera topatu genuen, 21:30 ean Cadiz-eko hondartza batean. Zoratuta geratu ginen, oso leku ederra da, merezi du bertara joateak.
  • Medas uharteetan, urpekaritza egiten ari ginela mero ikusgarri hau topatu genuen. Uharte hauetan ur azpian izugarrizko bizitza dago, baina meroa da errege.
Benetan merezi izan zuen.
  • Nork esan Cocodrilo izeneko Cubako herri txiki zakar xamar batean honelako ume ederrik aurki genezakeenik. Bere begiradak guztiok liluratu gintuen. Eskerrak eman nahi dizkiot berarekin igarotako egunagatik, ahaztezina.
  • Kroaziako
  • Valentzian ateratakoa. Zientzien museoa eta Hemisferikoa ikusten dira, atzealdean Ozeanografikoa. Eraikuntza moderno eta ikusgarriak dira.
  • Argazki hau Salamancan aterata dago arratsaldeko zortziak inguruan, peña de Franciatik jaitsi ondoren.
  • Bizikletan paseoa. Holandara joan eta itsasoaren ondoan dituen bide gorri zabaletatik bizikletaz ibiltzea baino ezer hobeagorik ez dago. Paisaia Amsterdametik 2 kilometrotara dagoen toki batean dago.
  • Abuztuan ateratako argazkia. Zoragarrizko paisaia iruditu zitzaidan, Obanos herrian aterata dago (Nafarroan)
  • Bakioko itsas ondoan
  • Uztailan egon ginen Asturialdean. Llanesek, bere kaia dauka dekorazio ikusgarria. Harriak daude margotuta kolore bizikin.
  • Argazki hau Vietnameko Ha Long badian ateratakoa da, badia hau 2000 uhartetxoz osaturik dago. Bertan ikusten da ur gainean bizi direnetxeetako bat. Harrigarria ezta?
  • Tenerife. Hango paisai bolkanikoak zoragarriak dira.
  • Neuschwastein gaztelua,
  • Argazki hau Oulettes-ko aterpetxe ingurutik aterata dago abuztuaren 6ko goizean. Irudiko mendia Vignemale da (Frantziako Pirinioak)
  • Olagarroak lasaiantxen, Greziako Mikonos irlan aterata dago. Hango irlatan olagarroak lehortzen jartzen dituzte kaleko hainbat tokietan. Oso irla zoragarriak ikusi genituen. ouhhhh
  • Granada Alhambra oso polita. Zoragarria. Jardinak. Hau aukeratu genuen. Zati hau.
  • Côte d’Azur-en (Frantzia) oporretan egon gara, hona hemen Nice-ko argazki bat. Ikusten duzuen bezala izugarrizko itsasoa ikusi dugu, benetan urdina. Esan behar da, gu hemengo hondartzekin geratzen garela.
  • Santanderren beroari aurre egiteko izozkia jaten
  • Tenerife (Espainia);jende gaixo honek poliziarengandik ihes egin nahi du, baina ez du lortu. Ez dute ezer galtzeko!! Gurutze Gorrikoek edaria, janaria eta arropa ematen die, baina poliziek adibidez, animaliak bailiran tratatzen dituzte, horregatik ez dute zonalde horretara hurbiltzen uzten, eta gutxiago kamerarekin.
  • Ordesa. Soassoko ur jauzia ageri da eta Ordesatik Perdidoko bidean dago. Mendi buelta egin ondoren jende askok toki hau aukeratzen du freskatu eta atsedena hartzeko.
  • Cadaquesen ateratako argazkia da (Girona). Bertan paisai ederrak daude. Itzaletan dagoen arrantzalearen emaztea iruditu zitzaigun irudikoa. Daliren obra ote?
  • Argazki hau Vietnam lurraldean ateratakoa da, Hanoi hirian hain zuzen. Edonork kamioi bat beharko luke burni hauek garraiatzeko, aldiz vietnamitek 
bizikleta edo motorra erabiltzen dute.
  • Argazkia hau Norvegiako Preikestolen hirian aterata dago, Fiordoetan. Abuztuan txalaparta emanaldia emateko joan ginen eta paisaia polit honetan egin genuen saioetako bat: 600 metroko haitza da.
  • Almeriako (Espainia) kostaldeko Cabo de Gatan pasa genuen udarako oporraldia.
  • argazki hau Frantzian atera genuen, arrantzale herrixka batean, arrantzarako erabiltzen zituzten sare hauek Royan inguruan.
  • Kaixo! Udan Asturies aldera joan ginen lasaitasunaren bila, eta baita aurkitu ere! kanping atsegina aurkitu genuen eta paisai eta eguraldi zoragarriak. Askotan zaila izaten da helduen eta txikien nahiak uztartzea baina oraingoan asmatu genuen ikus dezakezuen bezala. Argazkia Ortigueirako faroan (Asturies) aterata dago: txikiek ederki pasa zuten!
  • Herensugea. Txinatarrentzat herensugea, besteen artean, izaki babeslea da, eta taoistek bere tenplutan erabiltzen dituzte. Hau zeazki Tai Shan-en dago eta argazki hau atera ahal izateko 6660 eskaloi igo behar izan genituen!!!
  • Argazki hau, Argentinako Iguazu kataratetan aterata dago, uztailean. Kataratak urik gabe daudela esaten duten arren, oraindik ura ikus dezakegu.
  • Argazkia Leitzalarren ateratakoa da, uztailaren 18an.
Igela saltoka. Leitzalarren geundela lasai eserita, bera ondo-ondotik igaro zen errekara salto egiñez, 
freskatzera!!! Bero izugarria baitzegoen.
  • Toronto (Toronto Island-etik aterata). Kanadako hiri handiena eta kosmopolitena da. Interesgarria, erakargarria, irekia.
  • Argazkia Uztailan atera nuen Islandiako hegoaldean, Vic herritik gertu. Ikusten den txoria
  • Arkumeari biberoia ematen.
  • Restonica parke naturalean, Korsikan.
  • Nafarroan dagoen Irati basoan ateratako argazkia.
  • Iratin atera nuen argazkia. Onddo honek harrituta utzi gintuen bere tamainagatik.
  • Armiarma hauek borrokan edo, ikusi genituen Iratiko txoko batean.
  • El Ibon de Anayet da argazkian ikusten dena.
  • Argazki honek Korsikan du bere jatorria. Irudi hau

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.