Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Orendain
2008ko abenduak 2, Asteartea

;2008-03-01;Zizurkilen gaur, eta bihar Orendainen eta Alegian Independentzia Eguna

Zizurkilen gaur, eta bihar Orendainen eta Alegian Independentzia Eguna

Politika ðð Dantza eta musika ez dira faltako herri hauetan ere. Asteburuan bost herritan ospatuko dute egun hau.

ERREDAKZIOA

Asteburu honetan eskualdeko gutxienez 5 herrik Independentzia Eguna ospatuko dute, euskal kulturari lekua eginez.

Gaur bertan Zizurkilen DVD emanaldi bat izango da 11:00etan, Zizurkil Goian, hain zuzen. Bestela, beste lauak bihar izango dira. Alegian goizean diana izango da eta kalez kale ibiliko dira. Dantzen ondoren hamaiketakoa izango da: herritarrek borondatez prestatutako jakiak izango dira eta egun honetarako 5 euroko txartelak prestatu dituzte, nahi adina jan eta edateko.

Aitor Sarasola alkatearen hitzaldia, egunak berak dioen bezala, Independentzia aldarrikatzeko izango da. Arratsaldean herri kirolekin lotutako jokuak izango dira plazan.

Bertso poteoa trikitixarekin eta herriko bertsolariekin herrian ibili ondoren, iluntzean zahagiardoa izango da: ezker abertzaleak ardoa eta sagardoa jarriko du. Beste guztia herritarren kontu izango da: guztia plazan izango da.

Orendainen murala

Orendainen auzolan pixka bat egiteko aprobetxatuko dute biharko eguna. 10:00ak aldera bilduko dira honetarako. Bitartean murala margotuko dute.

11:45ean elkarretaratzea egingo dute plazan, Guk Independentzia leloarekin. Bazkaria elkartean egingo dute eta ondoren eta bukatzeko, mus txapelketa izango da.

############

EGITARAUAK

ZIZURKIL

11:00. DVD emanaldia Zizurkil Goianen.

ALEGIA

09:30. Diana herriko kaleetan zehar musikarekin.

11:00. Dantzariak herriko plazan: ikurrinari ere dantzatuko zaio.

12:00. Ekitaldia, hitzaldi batekin.

Ondoren. Hamaiketakoa plazan.

16:30. Ume jolasak.

19:00. Bertso poteoa, trikitixaz.

21:30. Zahagiardoa plazan. Sagardoa eta ardoa izango dira.

ORENDAIN

10:00. Independentziaren Murala egingo dute. Bien bitartean, tontorreko milurteko harri ingurua txukuntzera joango dira.

11:45. Elkarretaratzea plazan, Guk independentzia leloarekin.

12:30. Ekitaldia.

14:00. Bazkaria Eltxo Elkartean.

Ondoren. Mus Txapelketa.

############

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.