
«Motorrez leku finko jakinik gabe joanen nintzateke»
GORKA NAVASCUES ð Motozalea, langilea, alaia, leitzarra...
NEREA URBIZU
Mozorro bat?
Ez zaizkit gustatzen, baina aukeran, erosoa eta ongi pasatzeko.
Kontzertu bat ala...
Kontzertu on bat.
Zeinekin hartuko zenuke pote bat gustura?
Nirekin zerbait hartzen gustura egongo litzatekeen edozeinekin.
Moto bat zertarako?
Libre izateko.
Moto batekin nora?
Noraezean, leku finko jakinik gabe.
Bakarrik ala norbaitekin?
Bakarrik; motoa, zu zeu eta motoa bera da.
Beldurra zerbaiti al diozu?
Ez.
Eta zerbaiti beldurra izan behar zaio?
Beldurra ez, errespetua bai.
Bisitatu beharreko leku bat?
Mutturbero elkartea Leitzan, hemendik hilabete gutxira.
Iganderako planen bat?
Egun tristea da: ongi pasatzea, baina beti gaizki gaude...
Zeini eginen zenioke Soka Motzean?
Nire lagun Urkori, maiatzean ezkontzen da [kar-kar].
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.