Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Orendain
2008ko abenduak 2, Asteartea

;2008-06-24;TOMAS PLAZAOLA õ . Orendaingo alkatea

tomas plazaola ðOrendaingo alkatea

«Etxe kooperatiban eraikitzen dute, eta denak dira partaide»

Orendain ðð Orendaingo konbentua dagoen lekuan egingo dituzte etxebizitzak eta Jauregi etxe kooperatiba arduratuko da kudeaketaz.

erredakzioa

Orendainen etxebizitzak egiteko garaian etxe kooperatiba osatu dute: Jauregi. Hori zer den eta bere lana eta funtzioa zein den jakiteko Tomas Plazaola Orendaingo alkateak (Legorreta, 1953) argibideak eman ditu.

Zer da etxe kooperatiba?

Labur esanda, pertsona talde batek erabakitzen du etxe bat eraikitzea eta denak partaide dira. Hau oso zaila da, ez bada norbaitek bere gain kudeaketa hartzen duela. Orendaingo kasuan, Arrasate inmobiliariak bere gain hartu du lan hori. Horretarako Jauregialde kooperatiba sortu du.

Nola da honen funtzionamendua?

Kooperatibak kreditu bat lortu du eraikina bideratzeko: gure kasuan 17 bizitza eraikitzeko. Dagoeneko lurzorua ordainduta dago. Beraz, 17 kooperatibista behar dira eraikina osatzeko. Sozio sartzen den heinean Arrasate inmobiliaria kanporatzen doa, eta 17 partaide osatzen denean, bere lanak gestiokoak izango dira, eta bere lan saria kobratuko du.

Nola dago momentuan Jauregi kooperatiba?

44 lagunek izena eman zuten eta orain 6 kooperatibista daude eta errektore batzordea osatu da. Jende asko lortu dute beste leku batean etxea, eta beste batzuk dudan daude: agian mezua behar den bezala ez delako azaldu, gaizki ulertze bat izan da.

Etxebizitzak ez badira saltzen kooperatibistek ordaindu beharko dute besteen hutsuneak?

Berez, horrela izango zen baina Orendaingo kasuan, Udalak erronka horri aurrea egingo dio eta bere gain hartuko ditu etxe horiek eta orduan kooperatibako partaideak berari dagokion zorra bakarrik ordainduko du. Orendaingo Udalak herria gaztetu egin nahi du eta etxeak aurreneko etxebizitza eta gazteentzat izango dira. Behar diren eskaintzak egingo ditu bideratzeko jarritako erronkari aurre egiteko.

Zer gertatzen da kooperatiban sartu eta arrazoi ezberdinengatik irten beharrean gertatzen bada?

Jarritako dirua kooperatibista berriak ordainduko dio eta beraz ez zuen galerarik izango. Kasu txarrenean beste ordezkoa sartu artean diru hori ezin izango duela hartu.

Kooperatiban parte hartu nahiko lukeen horrek zer egin beharko luke?

Izena eman eta aukeratuta izan ondoren, 1.000 euro ordaintzen da partaide modura eta etxea bukatu arte ordainketa batzuk egiten dira. Bukatzen denean eta etxea errejistratu behar denean , norberaren izenean jarri, orduan ordaintzen da falta den dirua, hipoteka bidez edo beste era batzuetara.

Zein egoeratan zaudete gaur egun?

Herriko festetarako (abuztuak 15 inguruan) espero dugu lehengo komentua botata izatea eta martxan, aurrera prest egiteko. Errektore batzordea osatuta dago, bere onarpena beharko da ordainketak eta kontratistaren adjudikazioa edo esleipena egiteko. Eraikuntzako zuzendaritzak kontuak prestatu ditu eta orduan esleitzeko moduan gaude. Beraz, udaran hasi eta 2010eko udazkenerako bukatuta egotea espero dugu.

Zer motatako etxeak dira?

Pisu nahiko handiak, izan ere herri horietan jendeak hori eskatzen du. 92m karratu erabilgarriak eta denak aurrealdea eta atzealdea dituztenak dira. Beraz, denak orientazio berdinekoak, ez batzuk itzalean eta besteak eguzkitan.

Zein da hauen prezioa?

Hau, pentsatzen dut, askok duten galdera dela. Kostua hau da: kostu errealak gehi kudeaketa lanak gehituta. Hori ere kalkulatu dugu eta %95eko ziurtasun batekin lehengo pezetatan 38 milioi izango litzateke. Diru horren baitan dago: etxebizitza sukaldea ekipaturik, gehi garajea, gehi 8m karratu trastelekuarenak, gehi %7 BEZa.

Interesatuek norengana jo behar dute?

Orendaingo Udalera (943 65 40 64) edota Arrasate inmobiliariara deituta (943 79 20 48). Hala, informazio gehiago eskuratu dezakete.

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.